Skip to main content

Entrenamendua

Entrenamendu integral kontzientea

Gorputza eta burua aldi berean lantzea du helburu, indarra, malgutasuna, arnasketa, oreka, jarrera eta kontzentrazioa hobetuz. Entrenamendu funtzionalaren oinarriak, kalistenia, teknika hipopresiboak, neurodinamika eta mindfulness erabiltzen ditu. Funtsezko alderdi bat toraxeko diafragmaren lana da, arnasketa eta jarrera hobetzeko. Meditazioa eta jarrera ariketak bezalako tresnak ditu.

Orekaz Fisioterapia atm

Erlaxazioa mugimenduan

Arnasketa eta mugimendu kontzientea konbinatzen dituen teknika da, estresa gutxitzeko eta bizi kalitatea hobetzeko. Meditazio estatikoan ez bezala, mugimendua erabiltzen da burua baretzeko eta kortisol mailak murrizteko. Klaseetan, arnasketa-teknikak eta askotariko mugimenduak erabiltzen dira, garunari "ekintza" modutik "suspertze eta birsortze" modura pasatzen laguntzen diotenak, eta, hala, lo egiteko, digestioa egiteko eta kontzentratzeko arazoak hobetzen dira.

Orekaz Fisioterapia cadenas musculares
Berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia plana
Financiado por la Unión Europea
Logotipo acv multimedia